Moodle ikaskuntza plataforma sareko hezkuntza-baliabideen bilgunea bihurtu da azken urteotan eta Euskadiko hezkuntza maila gehienetan erabiltzen da. Tresna honen erabileran izan diren askotariko esperientziek, hezkuntza estrategietan, bere ezarpenean edota estrategia instituzionaletan praktika on ugari azaleratzea ekarri duenez, ekitaldi honen bitartez, praktika on hauek guztiak entzuleen artean zabaldu nahi dira.
Horrez gain, Europar Goi Hezkuntzaren Esparruak erronka interesgarriak planteatzen ari da irakaskuntza metodologia berrien ikuspegitik. Ikaslea bere hezkuntzaren protagonista bihurtzeko paradigma aldaketa honetan, Moodle-k erabilera soluzio berriak eskaintzen dizkigu. Besteak beste, Web 2.0 eta Cloud Computing tresnekiko plataformaren integrazioak erronka teknikoak eta pedagogikoak ekarriko ditu.
Ekitaldi honen helburua da eragile ezberdinei, esperientziak elkartrukatzeko eta Moodle-ren erabilera eta garapen posibleei buruz eztabaidatzeko aukera eskaintzea.
Edizio honetan ondorengo gaiak jorratzea dago aurreikusia:
- Unibertsitateetako Moodle esperientziak: irakasleen artean esperientziak trukatzea
- Moodle esperientzia ez-unibertsitarioak (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, hizkuntzen irakaskuntza, etab.)
- Enpresa edota formazio iraunkorreko esperientziak
- Moodle-rako erabilgarritasun garapen berriak
- Estrategia Instituzionalak Moodle-ren garapen, ezarpen eta zabalkundean